OGC zerbitzu estandarrak, geodatuen gaineko estandarrak dira. Zerbitzu hauen bitartez, datuak deskargatu gabe erabili daitezke zuzenean OGC zerbitzarira konektatuz. Abantaila nagusia, zerbitzarira konektatzean, beti eguneratutako datuak kontsultatu ahalko direla da. OGC-k definitzen dituen estandar nagusiak ondorengoak dira:
• WMS (Web Map Service): Datuak irudi gisa kontsultatzeko aukera ematen du. Bertan, irudiaz gain berari lotutako datu alfanumerikoen kontsulta burutu daiteke.
• WFS (Web Feature Service): Datuak modu bektorialean kontsultatzeko protokoloa. Beraien geometriaz gain, datu alfanumerikoak kontsultatu daitezke. Azterketa ezberdinak burutzeko aukera ematen du (atributu bidezko aukeraketak, geoprozesamendu lanak, …)
• WCS (Web Coverage Service): Datuak raster moduan kontsultatzeko protokoloa. Gelaxka edo zelda bakoitzari dagokion datua ematen du eta raster analisiak egiteko baliatu daiteke.
Euskalgeo-k WMS eta WFS zerbitzuak eskaintzen ditu. Zerbitzu hauetatik, geruza ezberdinetara sarbidea dago eta datuen deskarga burutu beharrik gabe, hauek bistaratu eta erabiltzekoa. Helbideak ondorengoak dira:
• WMS: http://geo.datuak.net/geoserver/euskalgeo/wms
• WFS: http://geo.datuak.net/geoserver/euskalgeo/wfs
Zerbitzu hauek GIS aplikazioetatik erabiltzeko dira. Ez baduzu GIS aplikaziorik, QGIS instalatzea gomendatzen dugu. Software Librean oinarritutako GIS aplikazioa.