Subscribe to Sindikatu

Geografia-informazioko sistemak (GIS), orain euskaraz!

Geografia-informazioko sistemak (GIS), orain euskaraz!
By admincal Feb 17, 2014

tags

Gaur egun Euskal Herriaren gaineko lurralde azterketa bat egin nahi bada betiko errealitatearekin egiten dugu talka: banaketa administratiboa. Lan handia eskatzen du bai datu mailan eta baita informazio geografikoan ere, administrazio ezberdinek sortzen duten informazioa bateratzeak. Lurralde osoko azterketak egiteko, beraz, zailtasun ikaragarriak sortzen dira. Informazio geografikoaren kasuan, hutsune hau betetzeko asmoz sortu da Euskalgeo, administrazio ezberdinek sortzen duten informazio espaziala hartu, bateratu eta Euskal Herriko lurraldea barnebiltzen duen ataria. Oztopo hori gaindituta, beraz.

Baina nola ikasi Euskalgeo-n nabigatzen? Nora jo geografia-informazioko sistemei (GIS) buruzko informazioa euskaraz aurkitzeko? Oztopo hori ere gainditu nahi izan dugu Gaindegatik, eta asmo horrekin sortu da post honen bitartez estreinatzen dugun blog-a: GISaren ingurukoak euskaraz sortu eta gune honetara ekartzeko.

Lehenengo post honetan, ataritik mugitzeko zenbait gomendio ematen dizkizuegu:

Datu bilatzailea   Mapa bistaratzailea  DEA eskema

Euskalgeo.net deskubritu dut. Nondik hasi?

  1. Kuxkuxeatzeko gogoz? Zer topatu nahian zabiltzan oso argi ez baduzu, onena mapa gainean ikusi atalera joatea izango duzu, bertan ezkerreko menua baliatuz nahi bezain beste datu kontsulta ahal izango dituzu-eta.
  2. Zer kontsultatu nahi duzun argi duzu? Orduan erabil ezazu orduan datuen bilatzailea.
  3. Mapak ikusteaz aspertu zara? Haratago joan nahi duzu? Bueltatu zaitez atarira eta sartu OGC zerbitzuak atalera: bertan, mahaigaineko GIS aplikazio batetik Euskal Herriari buruzko datu espazialak kontsultatu eta erabil ditzakezu zure ordenagailura deskargatzeko beharrik gabe. OGC zerbitzu estandar ezberdinen artean, WMS eta WFS zerbitzuak inplementatu dira Euskalgeo gunean. Lehenak irudi gisara zerbitzatzen ditu datu espazialak kontsultarako aukera emanez. Bigarrenak berriz, “feature” moduan zerbitzatzen ditu eta modu honetan, kontsultaz gaiz geoprozesamendu ariketak edo atributu bidezko kontsultak ere burutu daitezke.
  4. Datu espazialak nahi bezala erabili nahi dituzu? Deskarga atalera joan! Klik batez mapa bistaratzailean ikusi eta kontsultatutako datu espazialak zure ordenagailura deskargatu ditzakezu.
  5. Gogoz gelditu zara? Datu espazial gehiago kontsultatzea gustatuko litzaizuke? Adi egon beharko duzu orduan. Gaindegiatik geruza berriak igotzen joateko konpromisoa dugu, ataria gero eta aberatsagoa izan dadin. Honetarako ezinbestekoa izango da erabiltzaileen laguntza: alde batetik, erabiltzaile bakoitzak bere eremuan egindako ikerketetan Euskal Herriari buruzko datu espazialak sortu baditu, eskertuko genuke Euskalgeoren bidez beste herritarrekin konpartitzea; bestalde, beharrezkoa duzun geruza hemen aurkitzen ez baduzu, idatziguzu eta proposamena egin ezazu, kontuan izango dugu eta.

Sobre nosotros

En GAINDEGIA, con el objetivo de profundizar en el conocimiento de la realidad de Euskal Herria, hemos puesto al alcance del usuario la plataforma que auna datos espaciales.

Seguir leyendo »

HARREMANETARAKO

 

 

Observatorio para el desarrollo socio-económico de Euskal Herria
euskalgeo@gaindegia.org | +34 943 304 365 | www.gaindegia.org

Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain, Gipuzkoa

Proyecto realizado por Gaindegia