Subscribe to Sindikatu

2014: Gaindegiaren 10 urteko ibilbidearen ospatzea

Gaindegiak agur esango dio 2013 urteari. Urte emankorra izan da; gure asmoari jarraiki, Euskal Herriaren ekonomia eta gizartearekin zer ikusia duten hamaika gai jorratu dugu gure lan talde eta laguntzaileen artean.

Hainbat txosten kaleratu dugu, Hamaika Telebistarekin saio bat ere martxan jarri, baliabide grafikoak garatu ditugu (mapak, aplikazio dinamikoak…) eta datu sail berriak eskaini ditugu. Ezin ahaztu udan formazio eskaintza egin genuela edo hedabideetan guk jorratutako lanek oihartzun aipagarria izan dutela. Gaindegiaren lanak, halaber, balio izan dio hainbat entitateri, hala nola, hedabideak, ikerketa zentroak, instituzioak, ikastetxeak eta abar.

 

Lan horietako batzuren fruituak, ordea, 2014an jasoko ditugu, izan ere, hastear dugun urtean Gaindegiaren lanak eta datuak eskaintzeko tresna berriak jarriko ditugu indarrean, web orri berria edo Euskal Herriko Atlas berritua, kasu.

Horixe izango da, besteak beste, gure 10.urteurrena ospatzeko modua. Gaindegiak bere lanak eta ondarea ororen esku jartzea, Euskal Herria hobeto ezagutzeko gero eta baliabide gehiago eskainiz. Eta helburu hori hartuta, beste hainbat produktu eta ekimen martxan jarriko ditugu, baina horiek guztiak 2014ean sartutakoan azalduko dizkizuegu.

Eskerrik asko gure lana babesten, laguntzen eta jarraitzen duzuen guztioi.

Gutaz

Gaindegian, Euskal Herria zertan den ezagutu eta ezagutarazi nahian, datu espazialak bateratu eta plataforma honen bitartez zuen guztien esku jartzen ditugu.

Jarraitu irakurtzen »

 

 

Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia
euskalgeo@gaindegia.org | +34 943 304 365 | www.gaindegia.org

Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain, Gipuzkoa

Gaindegiaren laguntzaileak

Gaindegiaren proiektua