Subscribe to Sindikatu

Gaindegia_data: datu jarioa jarraitzeko perfila

Gaindegiak Euskal Herriari buruzko datu sozioekonomikoak jarraitzeko perfila ireki berri du twitterren: @gaindegia_data.

Perfil honek, batetik, Gaindegiak martxan dituen plataformei jarraipena egingo die, alegia, Atlasa.net eta Euskalgeo.net atariei eta etorkizun laburrean baita datuak.net plataformari; bestalde, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia garen aldetik, Euskal Herriko datu sozioekonomikoak  gaurkotzen diren heinean (langabezia datuak, demografia…) horien berri ere emango dugu perfil honen bitartez.

 

 

 

 

Informazio iturri berri honek datuekin lan egiten duten profesional ororen esku jarri nahi ditu Gaindegiak ekoizten dituen datuak, betiere Euskal Herria bere osotasunean aintzat hartzen dutenak, modu erraz eta dinamikoan.

Perfila ikusteko edota jarraitzeko: @gaindegia_data

Gutaz

Gaindegian, Euskal Herria zertan den ezagutu eta ezagutarazi nahian, datu espazialak bateratu eta plataforma honen bitartez zuen guztien esku jartzen ditugu.

Jarraitu irakurtzen »

 

 

Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia
euskalgeo@gaindegia.org | +34 943 304 365 | www.gaindegia.org

Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain, Gipuzkoa

Gaindegiaren laguntzaileak

Gaindegiaren proiektua